Emakumeenganako indarkeriaren kontrako esku moreak

Guaixe 2014ko azaroaren 21a

Altsasuko Udaleko Emakumearen Bilguneak, Intxostiapunta gazte gunearekin batera, emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren kontura hainbat jarduera prestatu ditu. Emakumearen Bilgunetik astearterako aukeratu duten leloa da: indarkeriak hamaika aurpegi ditu eta ubeldura horietako bat baino ez da. Ezagutu eta egin planto. Hura geldiaraztean irudikatzen duten esku more baten irudia ere zabaldu du.

Bestalde, Altsasuko Udalak onartutako adierazpen baten bidez egin du ageriko eta ezkutuko sexu indarkeria. Aldi berean, udalak gizon-emakumeen arteko ezberdintasunei eta desorekei modu eraginkorrean aurre egiten jarraitzeko konpromisoa hartu zuen. Aldi berean, elkartasuna adierazi zien udalak erasoa pairatu duten emakumeei eta eraildako emakumeei. Udalak altsasuarrak emakumeenganako indarkeriaren kontrako konpromisoa hartzera eta salatzera deitu ditu.
 
Indarkeriaren hamaika aurpegi
Neskak beldurraren kulturan hazi, emakumeak ezetz esaten duenean baietz esan nahi duela, epaileak emakumea bortxaketaren erantzule egitean, bikote barruan mutilek neskak beti prest egon behar dutela uste dutenean, emakumeek “loreak” entzuten dituztenean, hedabideetan emakumearen irudia “sexualizatu” eta objektu bihurtzen denean, ohituraren aitzakiarekin espazio publikoan emakumearen parte hartzea ukatzen denean, ikastetxeetako jolastokiak futbolean jolasten duten mutilek okupatzean, emakumeen kirol lorpenak oharkabean pasatzen direnean, munduko pobreen %70 emakumeak direnean, lan beragatik emakumeek soldata gutxiago jasotzea, etxeko lanak egitea aintzat ez hartzea, ardura postuetan emakume gutxiago izatea, amatasuna inposizioa bihurtzen denean…

Egitaraua
Ziber jazarpena gaztaroan
Azaroaren 22an, larunbatean, 18:00etan Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. 13 eta 16 urte bitartekoendako.

Murala
Azaroaren 23an, domekan, 18:00etan Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. 12-30 urte.

Auskalo
Azaroaren 24an, astelehenean, 19:00etan. Ondoren foruma. Altsasuko Iortia kultur gunean. Teatro que madura.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako ikasle adierazpena
Azaroaren 25ean, asteartean, 11:30ean Altsasuko Iortia kultur gune parean.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako film laburren I. zikloa.
Azaroaren 25ean, asteartean, 12:00etan (ikasleendako) eta azaroaren 27an, ostegunean, 18:30ean. Ondoren, foruma. Altsasuko Iortia kultur gunean.

Maitasun erromantikoaren mitoak eraitsiz
Azaroaren 26an, asteazkenean, 18:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.