Erkudengo Ama abesbatza lanpetuta

Guaixe 2014ko azaroaren 21a

Bihar, Zezili Donearen eguna edo musikarien egunean, hiru emanaldi eskainiko du Erkudengo Ama abesbatzak. Eguerdian Lizarrako zahar egoitzan kontzertua eskainiko du. 18:00etan emanaldia Eulateko zahar egoitzan izanen da. Bietan polifonia eta folkloreko doinuez osatutako egitaraua aletuko dute. Lizarraldeko bira txikiaren ondoren Altsasura bueltatu eta, musikarien egunean ohi dutenez, herrian barna kalejira eginen du Erkudengo Ama abesbatzak 20:30etik aurrera.