Gozamenez Gauen egitaraua bi tabernetan

Guaixe 2014ko azaroaren 21a

Gaur, 22:30ean Ipuin erotikoak Gautxori tabernan eta  23:45ean La Chula Potraren kontzertua Arkangoan.

Gozamenez Gauak egitaraua gaur bi emanaldirekin despedituko da. Kontu-Kantoi narratzailea eta margolaria ipuin erotikoen narrazioa eginen du Gautxori tabernan. Eta hura despeditzerakoan Iruñeko raperoak bere doinuak zabalduko ditu Arkagoan tabernan.

Gazteei zuzendutako programa da Gozamenez. Sexualitateari propio eta begirune osoz adierazi nahi du eta, horretarako, ikuspegi positibo, plural eta aberasgarri bat du abiapuntua. Azaroko Gozamenez Gauak egitarauko jarduerak gazte altsasuarrek proposatutakoak izan dira. Sakanako Gozamenez Batzordeak Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Iruñeko  Gozamenez Batzordearen eta Osasunbidearen laguntzaz gazte altsasuarrak gaurko emanaldietara gonbidatu dituzte.

Egitaraua
Azaroak 21, ostirala
22:30ean Ipuin erotikoak. Kontu-Kantoi narratzailea eta margolaria. Gautxori.
23:45ean La Chula Potraren kontzertua. Arkangoa.