Zinema euskaraz; Loreak

Guaixe 2014ko azaroaren 21a

Gaur, ostirala, 22:00etan eta etzi, igandea, 20:10ean Altsasuko Iortia kultur gunean.

Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean aparteko harrera izan ondoren, Sakanara, Altsasura iritsi da Loreak filma. Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako lana euskaraz ikusteko aukera izanen da gaur eta etzi.

Hiru emakumeren istorioen berri jasoko du zinema aretoan sartzen denak; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez.