5. jardunaldia jokoan Kimuen Futbol 8 Topaketetan

Guaixe 2014ko azaroaren 23a

Igandean, Altsasuko Dantzalekun

Mank-ek antolatutako Sakanako Kimuen Futbol 8 Topaketetako 5. jardunaldia jokatuko da igandean Altsasuko Dantzalekun. 10 talde lehiatzen ari dira txapelketa moduan jokatzen den topaketan. Helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea da, eta horregatik ez da sailkapenik egiten.

5. jardunaldia (igandean, Altsasuko Dantzalekun)
10:30ean: Urdiain – Tipi Tapa
11:30ean: Arbizu – Dantzaleku
11:30ean: Mediolanum – Kaixo
12:30ean: Txartel - Sayas
12:30ean: Lagun Artea – Sutegi