Argentinan emandako aginduagatik atxilotuta

Guaixe 2014ko azaroaren 25a

Foruzaingoak jakinarazi duenez, Argentinan emandako nazioarteko atxilotze agindua zuen 26 urteko gizonezko altsasuar bat atxilotu du. 5,5 kilo baino gehiago kokaina clorhidratoz bustitako 33 jantzi Espainiara ekartzen saiatzeagatik epaitu eta zigortu zuten altsasuarra. Horregatik, Argentinako epaileek harendako nazioarteko bilatze, atxilotze eta estradizio agindua emana zuten.

Hilaren 12an norbaitek kutxazain batean ahaztutako kreditu txartela eraman zuen herritar batek Foruzaingoaren polizia etxera. Txartela jabeari bueltatzeko ziurtapenak egiten ari zirela jabetu ziren foruzainak txartelaren jabearen kontrako atxilotze agindua zegoela. Hura atxilotu eta epaitegira eraman zuten.