Parean dugun pertsona euskalduna ote den ez dakigunean, euskaraz egin eta beste hizkuntza batean erantzuten digutenean… Egoera deserosoak dira euskaldun askorendako eta hizkuntza-estresa sortzen die. Deserosotasun hori arintzeko eta desagerrarazteko baliabideak jaso zituzten asteburuan 17 sakandarrek. TELP tailerra (Taller d’Espai Lingüístic Personal) eman zuen hura sortu duen piskologoetako batek Gemma Sanginesek euskaraz.