Atabo-Altsasu SL udal enpresatik jakinarazi dutenez, frontoiko tabernaren kudeaketa eta Burunda frontoiaren mantenua emateko deialdia egin berri du. Kontratua urte batekoa izanen da, hirura luzatu daitekeena. Interesatuek 18 egun dituzte euren proposamenak aurkezteko. Puntuazio handiena lortzen duen eskaintzari emanen zaio kudeaketa. Horretarako aurkeztutako esperientzia profesionala eta negozio plana izanen da kontuan.