6. jardunaldia jokoan Kimuen Futbol 8 Topaketetan

Guaixe 2014ko azaroaren 29a

Igandean, Altsasuko Dantzalekun

Mank-ek antolatutako Sakanako Kimuen Futbol 8 Topaketetako 6. jardunaldia jokatuko da igandean Altsasuko Dantzalekun. 10 talde lehiatzen ari dira txapelketa moduan jokatzen den topaketan. Helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea da, eta horregatik ez da sailkapenik egiten. Ondoren atsedenaldia izango dute abenduaren 14ra arte.

6. jardunaldia (igandean, Altsasuko Dantzalekun)
10:30ean: Dantzaleku – Urdiain
11:30ean: Tipi Tapa – Lagun Artea
11:30ean: Kaixo – Txartel
12:30ean: Sayas – Arbizu
12:30ean: Mediolanum – Sutegi