Etxeberria eta Calvillo azkarrenak Alberto Barricarte memorialean

Guaixe 2014ko abenduaren 9a

Javi Moreno eta Izaskun Beunza izan ziren lehen sakandarrak, hain zuzen ere Sakanako Atletismo Kopa irabazi dutenak

Sakandarrak Alberto Barricarte Memorialean
1.Antonio Etxeberria: 40:52
6.Javi Moreno: 42:43
10.Sergio Garcia de Eulate: 43:43
11.Javier Borrega: 44:09
15. Fco. Javier Gomez: 44:20
19.Aritz Pellejero: 44:46
24.Iñaki Mozo: 45:12??
25.Iñaki Murgialdai: 45:14??
26.Javier Erice: 45:16
31.Adur Senar: 45:36
32.Andoni Azanza: 45:39
33.Anartz Etxeberria: 45:52
40.Mikel Berdud: 46:42
47.Isidro Asurabarrena: 47:27
49.Jose Javier Maiza: 47:54
52.Iban Gonzalez: 48:11
53.Mikel Lakuntza: 48:11
54.Juan Carlos gomez: 48:11
56.Aitor Hernaiz: 48:13
66.Jose Ramon Ramirez: 49:08
68.Fernando Ganuza: 49:15
69.Juantxo Azurmendi: 49:18
73.Asier Pellejero: 49:48
89.Martin Somocurcio: 51:07
90.Izaskun Beunza: 51:11
91.Iraitz Senar: 51:11
93.Gorka Perianez: 51:18
154. Juan Carlos Villalobos: 52:24
119.Xabier Aierdi: 53:05
121.Iñaki Alvaro: 53:14
134.Erkuden San Martin: 54:40
135.Aingeru Azazeta: 54:54
138.Esteban Tejedor: 55:24
142.Eduardo Zuñiga: 55:43
144.Ruben Cantero: 55:48
150.Fernando Marijuan: 56:31
151.Aritz Etxeberria: 56:31
152.Iñaki Otxoa de Eribe: 56:31
153.Iñigo Beperet: 56:31
158.Alberto Agirre: 56:49
164.Maite Zabaleta: 57:52
165.Jose Javier Maiza: 57:52
169.Aitor Salinas: 58:03Aito
172.Ismael Lopez de Goikoetxea: 58:12
176.Alfonso Mateu: 59:29
187.Haizea Ramirez de lAlda: 1:02:24
188.Mari Jose Arza: 1:02:24
189.Jose Maria Mercero: 1:02:30
190.Isabel Pozueta: 1:02:30
193.Patxi Atxa: 1:03:09
207.Javi Rivero: 1:09:57
215.Koldo Mendiluze: 1:18:27
216.Xabier Ramirez de Alda: 1:18:27

 

Atzo goizean ospatu zen Zubeztia elkarteak antolaturiko herri lasterketaren 34.edizioa (31.a lasterketa Alberto Barricarte memoriala izena hartu zuenetik). Giro hotz eta desatsegina eginagatik ere, jende ugari animatu zen Altsasuko kaleetan zehar korrika egitera. Izan ere, guztira 216 parte hartzaile izan ziren, iragan urtean baino hiru gutxiago. Guztietan azkarrenak Antonio Etxeberria iruindarra eta Elena Calvillo beasaindarra izan ziren.

Goizeko 11:30etan hasi zen lasterketa. Korrikalariek lau bira eman behar izan zizkioten herri barruan antolaturiko 3,1 km-ko zirkuituari, guztira 12,4 km eginez. Erritmoa bizi bizia izan zen hasiera lerrotik bertatik, eta tarteak berehala sortu ziren. Gauzak horrela, lehenengo biraren ostean Antonio Etxeberria bakarrik geratu zen, eta horrelaxe egin zuen helmugara bitarteko gainontzeko bidea. Guztira 40 minutu eta 52 segundo behar  izan zituen zirkuituari lau birak emateko. Bigarren postuan Julen Basterretxea sailkatu zen, Etxeberriarengandik minutu bat baino gutxiagora, eta podiuma Imanol Gonzalezek osatu zuen, 41 minutu eta 56 segundoko denborarekin.

Emakumeen kategorian ere ez zen alde handiegirik izan. Helmugaratzen lehena mendiko lasterketetan ibili ohi den Elena Calvillo izan zen, ibilbidea osatzeko 50 minutu eta 22 segundo behar izan zituelarik. Bigarrena Izaskun Beunza olaztiarra izan zen, 51 minutu eta 11 segundoko denborarekin, eta hirugarrena Arantzazu Perez de Arenaza, bigarrenarengandik minutu erdira.

Sakanako atletismo kopan Moreno eta Beunza garaile
Altsasuko proban gizonezko sakandar onena Javi Moreno altsasuarra izan zen, Sergio Garcia de Eulate eta Javier Borregaren aurretik. Emakumezkoei dagokienean, sakandarren artean onena Izaskun Beunza izan zen. Honen ostean azkarrenak Haizea Ramirez eta Mari Jose Arza izan ziren.  Honenbestez, Moreno eta Beunzak irabazi dute Sakanako X. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak saria. Barricarte memoriala zen kopa honetako azken lasterketa, eta nahiz eta bertara biak lehenengo postuan iritsi, atzo lortutako postuari esker garaipena berrestea lortu zuten.