Antonio Etxeberriak (40:52) eta Elena Calvillok (50:22) irabazi zuten Altsasuko Zubeztia elkarteak antolatutako Alberto Barricarte Memoriala. 216 korrikalarik hartu zuten parte 12,4 km-ko proban. Javi Moreno lehen sakandarra izan zen, 6. postuan iritsi eta gero (42:43) eta Izaskun Beunza izan zen probako bigarren emakumea eta lehen sakandarra (51:11).