Azken sei urteetako lanaren saria jaso zuen Zelandi eskola publikoak azaroaren 27an: Bikaintasunarekiko konpromisoaren agiria. Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak eman zion aitortza Toñy Lopez zuzendariak eta Amaia San Roman kalitateko arduradunak jaso zuten.
Ikastetxean 2008-2009 ikasturtean hasi ziren Hezkuntza Departamentuaren SGCC-IKKS kalitate sistemaren arabera lanean. “Sistemak eskatutakoa betez eta ikastetxeko hausnarketarekin aberastuz hobekuntza nabarmenak ezarri ditugu eskolako kudeaketan”, esan digu Lopezek. Klaustroaren eta Eskola Kontseiluaren onarpena jaso ondoren fundazioak bikaintasun azterketa pasa zion ikastetxeari eta hark gainditu egin zuen, agiria eskuratuz.