Sakatxartela sariak

Guaixe 2014ko abenduaren 12a

Sole Utrilla eta Erkuden Ramos.

Azaroko azken egunak Sakatxartela Asteburua izan ziren. Bierrik fundazioko 1.550 laguntzaileek euren erosketak egiterakoan eta BeleixeGuaixe txartela erabiltzerakoan bi sari ederren zozketan sartzeko aukera izan zuten. 82 izan ziren aukera baliatu zutenak eta haien artean zotz eginda sariak Altsasun gelditu dira. Erkuden Ramosek Artazako kanpinean bi lagunendako gau bateko egonaldia etxola batean eta bi saio Finlandia gunean saria jasoko du. Bestalde, Sole Utrillak Iortia kultur guneko zinemarako hilabeteko bi txartel eta Beleixeguaixe txartel bat jasoko ditu.

BeleixeGuaixe Txartelak Bierrik fundazioko 1.550 babesleei Sakanako 80 establezimenduetan baino gehiagotan deskontuak eta abantailak eskaintze dizkie urte guztian. Sakatxartela Asteburuak babesleei beste abantaila bat emateko eta ibarrean erosketak sustatzeko sortu ziren. Aurten sustapen kanpaina horiek bostetan egin izan dira. Bierrik fundazioak aurrea begira BeleixeGuaixe Txartelaren bidez egiten duen eskaintza hobetze asmoz, bazkideei galdetegi labur bat erantzuteko gonbitea egin die. Hura astekariko 13. orrian dago ikusgai. Erantzunak Internet bidez ere eman daitezke.

Beleixeguaixe txartela lortzeko
Bierrik Fundazioko babesle egiteko 948 564 275 eta 948 562 107 hots egin edo www.guaixe.net atarian sartu. Urteko 50 euro ordaindu behar dira. Horrek ibarreko 80 establezimendu baino gehiagotan urte guztian deskontu eta abantailak eskaintzeko aukera ematen du. Gainera, txartelagatik pagatutakoaren %25ak errenta aitorpenean desgrabatuko du.