Udan Gaztelan izan diren Askapenako brigadistek euren bizipenen eta herrialde hari buruzko argibideak emanen dituzte. Horren ondoren erakunde internazionalistak heldu den urterako prestatu duen brigaden eskaintza aurkeztuko du. Haien bidez “beste herrietako borrokak ezagutu eta esperientziak elkar trukatzeko” aukera eskaintzen da. Askapenatik adierazi dutenez, “herrien arteko elkartasuna baina gehiago dira azken batean; borrokan ari garen herrion arteko aitortza bat, jarrera eta ardura, arnasa, esnatzea”.
Joan den urtean Argentina, Uruguay, Venezuela, Bolibia, Palestina eta Saharar lurralde okupatuez gain, pasa den urtean, Gaztela, Aragoi eta Herrialde Katalanetara brigadak antolatu zituen Askapenak. 2015erako eskaintza zabaltzeko asmoa du eta horren berri www.askapena.org atarian emanen du. Izen ematea martxo akaberara arte egonen da zabalik.