Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta, irudiak eta testua lotzen ikasiko dute aurretik izena eman duten haurrek, 6 eta 10 urte bitartekoak guztiak. Haiek beraiek album ilustratua sortzeko aukera izanen dute. Parte-hartzaileak Aitziber Alonso ilustratzailearekin eta Yolanda Arrieta idazlearekin ariko dira album-gintzan. Gainera, sortutako lanaren zati bat etxera eramateko aukera izanen dute. Mank-eko eta beste hainbat toki erakundeetako euskara zerbitzuen artean Etxepare Saria antolatzen dute, albuma ilustratzeko helburua dutena. Egitasmo horren baitan kokatzen da gaurko tailerra.
Irakasleak
Yolanda Arrieta Lea-Artibaiko Etxebarrin jaio zen eta Usurbilen bizi da orain. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz aparte, zenbait liburu argitaratu ditu haur eta gazte literaturan zein helduenean. www.nitikgura.com gunean jarrai daiteke bere ibilbidea.
Aitziber Alonso Arte Ederrak ikasi zituen eta urtetan Artelekun eta Galtzagorrin aritu da bera lanak egiten, besteak beste, irakurketa aretoendako eszenografiak sortzen. Egun ilustraziora dedikatzen da eta bere lan batzuk www.aitziberalonsoilustracion.blogspot.com blogen aurki daitezke.