Erkudengo Amaren eguberri kantak

Guaixe 2014ko abenduaren 19a

Gaur, 20:30ean Altsasuko elizan kontzertua.

Eguberri garaian Altsasun dagoeneko emanaldi klasikoa den kontzertua eskainiko du gaur Erkudengo Amak. Ez da alferrik gisa horretako kontzertua egiten duen 32. aldia. Munduan barnako gabon kantek osatzen dute errepertorioa. Alemania, Afrika eta, jakina, Euskal Herriko eguberri kantak abestuko ditu Erkudengo Amak.

Egitaraua
Malaika
Laus domino
Egizu lo
Lua lua
Oi Eguberri gaua
Ai gure umea
Arkume ta gaztakin
Hailige natch
Por los caminitos de Jerusalem
Adeste fideles
Noche de Paz
El pequeño tamborilero
Blanca navidad
Festejo de Navidad