Altsasuko herri-istorioak, mitoak eta legenden artean daude jentilak, momotxorroak, lamiak, Gonagorria, Mari, Mainamikirri sorgina, fara-joleak eta beste hainbat. Guztiak Usolarrainen elkartuko dira etzi, iluntasunak goia jo duenean eta argitasuna bidea egiten hasten denean. Egubera taldeak antolatu du neguko solstizioko ospakizuna atzera ere. Hainbat kidek aipatu pertsonaien papera jokatuko dute, erdigunean sua protagonista delarik. Atzera ere izaki mitologikoak deitu dituzte, neguan lagundu dezaten.