Iñigo Aritza ikastolako 44 ikaslek hartu dute parte XI. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketan. Txapelketaren xedea ikasleengan euskal pilota sustatzea da. 5 jardunaldiren ondoren, iritsi da txapeldunak nor diren erabakitzeko ordua. Finalak Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatuko dira, igandean, 17:00etan. Bukaeran txapeldunek trofeoak jasoko dituzte eta parte-hartzaile guztiendako gozokiak izango dira. Antolakuntzatik gaineratu dutenez, Ezkurdia eta Zabaleta pilotariak finalean egotea aurreikusten zen, baina asteburuan hasiko den Binakako Txapelketan partida jokatuko dutenez, ezinezkoa izango da.
5. jardunaldiko emaitzak
LH4
Finalerdia: Iker Agudelo 18 – Aimar Gracia 7
LH5
Finalerdiak:
Jon Navarro 11 – Araitz San Roman 18
Lander Peral 18 – Ander Goikoetxea 3
LH6:
Finalerdiak:
Aritz Ulaiar 9 – Ekhi Olabide 18
Angel Vergara 18 – Oier Gastesi 9
DBH1:
Finalerdia: Aimar Garcia 5 – Oier Berastegi 18
DBH2:
Ligaxka:
Peru Galartza 9 – Beñat Aldasoro 18
Urko Gartzia 18 – Haritz Goikoetxea 14
DBH4:
Ligaxka:
Gorka Ansa 18 – Iñaki Bengoetxea 8
Gorka Ansa 18 – Manex Goikoetxea 4
Finalak (igandean, 17:00etan, Burundan)
LH3: Oier Mitxelena – Patxi Azpeitia
LH4: Iker Agudelo – Hegoi Lakuntza
LH5: Lander Peral – Araitz San Roman
LH6: Ekhi Olabide – Angel Vergara
DBH1: Izadi Reparaz – Oier Berastegi
DBH2: Beñat Aldasoro – Urko Gartzia
DBH4: Gorka Ansa – Iñaki Bengoetxea