Abenduaren 21ean, igandean, Iskiza Sakana gimnasia erritmiko taldeak Gabonetako erakustaldia egingo du Altsasuko Burunda pilotalekuan, 11:30ean. Euren lana ikustera gerturatzeko gonbitea egin dute.
Iskiza Sakanan 4 urtetik aurrerako gimnastak biltzen dira, aurrebenjamin, banjamin, kimuen, haurren, juniorren eta seniorren kategorietan banatuta aritzen direnak. Nafarroan Nafarroako Herri Kirol Jolasetan lehiatzen dira eta estatu mailan maila absolutukoak. Monitoreak ondokoak dira: Josune Ruiz, Amaia Olmo, Cristina Remolina, Maria Remolina, Nerea Llamas, Olaia Agirre, Olaia Granizo eta Cristina Nuncio.
Espainiako Txapelketatik pozik
Iskiza Sakana taldeak txapelketetan maila bikaina ematen jarraitzen du. Pasa den asteburuan Espainiako Gimnasia Erritmikoko Txapelketa jokatu zen Zaragozan. Bertan lehiatu zen Iskiza Sakanako seniorren taldea. Cristina Nuncio, Nerea Llamas, Olaia Agirre, Olaia Granizo, Maria Remolina eta Cristina Remolina gimnastak aritu ziren, Amaia Olmo entrenatzailearen esanetara. Egindako lanarekin pozik itzuli dira, 43 talde parte-hartzaileetatik Iskiza 27. postuan sailkatu baitzen, sailkapenaren erdian. Zorionak!