Jorge Azanzak Fundacion Ciclista Euskadi taldeko bere lehen entrenamendua zuzendu du

Guaixe 2014ko abenduaren 22a

Sakana inguruetan aritu ziren lanean

Jorge Azanza txirrindulari ohia Fundación Ciclista Euskadi talde amateurreko kirol zuzendaria da. Altsasuarrek bere facebook profilean azaldu duenez, igandean bere lehendabiziko entrenamendua zuzendu zuen Sakanan eta inguruetan. “8 txirrindulariko taldetxoarekin hasi naiz lanean, gainontzekoak hurrengo astean batuko dira. Gogoekin aritu dira eta oso kontentu nago beraien jarrerarekin eta eurekin egindako testek izan duten emaitzarekin. Hemendik aurrera erritmoa gogortzen hasiko gara” aipatu du kirol zuzendari berriak, kontentu.