Hainbat film ezagunendako musika sortutako John Willians konpositorearen obra ezagutzeko aukera eman zuten larunbatean Haize Berriak eta Zumarragako bandak. Sormen lan horien lagin motzak eman zituen, film bateko eta besteko doinuak eskainiz. Star wars sagarako sortutako musikak kontzertuaren zati handi bat hartu zuen.
Soinu ederra eskaini zuten interpreteek frontoian (zer litzateke eliza batean). Jasone Etxebeste klarinete-jolearen eta Amaia Razkin biolin-jolearen bakarkako interpretazioa ederra izan zen. Irurtzun, Lakuntza, Etxarri Aranatz eta Altsasuko musika eskoletako haurrekin batera eskainitako kantua hunkigarria suertatu zen. Eta kantu eta kantu artean guztia Felix Linaresen azalpenez jantzia, emanaldiari ukitu didaktikoa eman ziona.
Adin guztietako publikoak bete zuen Burunda frontoia eta gustuko emanaldia izan zen. Gazteenek Harry Potterren filmeetako doinuak grabatu zituzten telefonoarekin, helduagoek Superman edo Star war-en lehenak.