Igande goizean jokatu ziren, Altsasuko Burunda pilotalekuan, 11. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketako finalak. Txapelketan ikastolako 44 ikaslek parte hartu dute eta onenak sailkatu ziren igandeko finalerako. Finalean giro bikaina egon zen eta pilotazale asko hurbildu ziren. Sariak ikastolan pilota klaseak ematen dituen Ricardo Lopez de Sabandok banatu zituen.
Finalen emaitzak
LH3: Oier Mitxelena 17 – Patxi Azpeitia 18
LH4: Iker Agudelo 18 – Hegoi Lakuntza 5
LH5: Lander Peral 14 – Araitz San Roman 18
LH6: Ekhi Olabide 12 – Angel Vergara 18
DBH1: Izadi Reparaz 18 – Oier Berastegi 10
DBH2: Beñat Aldasoro 17 – Urko Gartzia 18
DBH4: Gorka Ansa 18 – Iñaki Bengoetxea 2