Iñaki Romero bekaduna

Guaixe 2014ko abenduaren 23a

Iñaki erdian, ikaskide eta programako arduradunekin batera. Argazkia: NUP

NUPeko lau ikasle UNESCO Katedraren Gizarte Behatokia abian jartzeko 6 hilabeteko beka jaso dute. Gizarte Behatokiaren xedea da krisialdiak lan merkatuan eragin dituen ondorioen, ahultasun espazioen, gizarte babeserako sistemen edo partaidetza politikoaren jarraipen dinamikoa egitea ahalbidetuko duten adierazleak edukitzea. Lau ikasleen artean Iñaki Romero Torres altsasuarra dago.

Esku-hartze Soziala Gizabanakoekin, Familiekin eta Taldeekin izeneko Masterrean edo graduondo honi lotutako Aditu titulu berekietan matrikulatutako ikasleei zuzenduta daude La Caixa Fundazioak finantzatzen duen beka hauek.