Altsasuko tren geltokiaren 150. urteurrena dela eta Iortia kultur guneak abenduko 20 egunetan erakusketa hartu du. Asko izan dira erakusketa bisitatu dutenak. Antolatzaileek hura posible egin duten denda eta establezimenduak, Trenaren Altsasuko Lagunen Elkartea, Udaleko Kultura Saila eta Liburutegiari eskerrak eman nahi izan dizkie. Aldi berean, erakusketa prestatzeko jasotako dirutik soberan gelditu zaiena, 625 euro, Josefina Arregi klinikari ematea erabaki du, “haren funtzionamendua laguntzeko. Alzheimer gaixoekin eta haien senideekin lan bikaina egiten dute”.