Urteko azken egunari agur bizikletan

Guaixe 2014ko abenduaren 30a

Sociedad Deportiva Alsasuak antolatuta, 2014ko San Silbestrea-32. Urbasa Igoera izanen da abenduaren 31n, 15:45ean

Sociedad Deportiva Alsasuak Altsasuko Udalaren laguntzarekin eta hainbat komertzioren babesarekin antolatutako San Silbestre bizikleta martxak 32. edizioa hartuko du aurten. Proba 15:45ean abiatuko dute zikloturistek. Urtea despeditzeko proba polita da txirrindulariendako. Gehienen asmoa ongi pasatzea da, baina badago lehiatzera doanik ere.

Urbasara Altsasutik
Urbasako igoera Altsasutik egingo da, eta txirrindulariek Urbasako tontorrera heldu beharko dute. Igo ondoren salda beroa hartzeko aukera izango da, gorputza berotzeko. Proba despeditu eta gero, Sociedad Deportivako tabernan oroigarri bat jasoko dute txirrindulariek, dortsala bueltatzerakoan. Bertan eginen da sari banaketa ere, 17:30ean.

Izen ematea
Proba hasi baino lehen Sociedad Deportiva Alsasuan. Federatuek 7 euro eta federatu gabekoek 10 euro ordaindu beharko dituzte.