Usolarrainen solstizio ospakizuna

Guaixe 2014ko abenduaren 23a

Argazkiak: Javi Trapero

Domekan makina bat altsasuar elkartu ziren Egubera taldeak antolatu neguko solstizioko ospakizuna ikustera. Jentilak, momotxorroak, Gonagorria, Mari, Mainamikirri sorgina, fara-joleak eta beste pertsonaia mitologikoek bizia hartu zuten, eta, urteko gau luzeenean, eguzkiari deitu zioten iluntasuna gainditzeko: “Mariri deituz bizitza eta gure arimak birsortzeko”.  Orobeko koban bizi den suzko damari laguntza eskatu zioten “gure uztak ekaitzen gogortasunetik babesteko eta etxe inguruan bueltaka ibiltzen diren arima atsekabetuetatik zaintzeko”. Bigarren urtea da altsasuarrek neguko solstizio ikuskizuna antolatzen dutela.