Punk doinuak Garraxi Irratiaren 20. urteurrenerako

Guaixe 2015eko urtarrilaren 1a

Garraxi Irratiaren programazioa.

Etzi, ilbeltzaren 3an larunbatarekin, 22:00etan Altsasuko gaztetxean

Altsasuko irrati libreak, Garraxi Irratiak (101,9 FM edo myradiostream.com/garraxi), 20. urteurrena du eta hori ospatzeko kontzertua antolatu du. Altsasuko gaztetxeko eszenatokitik Fuertes Dementes (Gasteiz), Asalto (Agurain) eta Desvarios Varios (Altsasu) taldeak pasako dira bihar. Kontzertu horrekin abiatuko du Garraxi Irratiak heldu den urterako urteurren egitaraua. 

Altsasuko irrati libreak gaur egun zuzeneko bost saio ditu gaur egun: asteazkenetan, 18:00etatik 22:00etara bi saio daude; ostiraletan, 20:00etatik 24:00etara arteko beste saio bat eta larunbatetan, 17:00etatik 20:00etara bitartean beste bi saio izaten dira. Horien berremisioekin eta estatuko makina bat irrati libreren berremisioekin egun osoko programazioa betetzen du Garraxi Irratiak. Azken horien artean daude Euskalerria, Hala Bedi, Eguzki, Beleixe (FM 107,3), Topo, Guiniguada, Burbuja, Klara, Irola edota Zintzilik irratiak daude. Musika eskaintza ere tartekatzen dute.  

Informazioari dagokionez, egunero, ordua puntuan izan baino bi minutu lehenago albistegi laburra entzun daiteke Garraxi Irratian. Hainbat web orriren titularrak ematen dituzte espazio horretan. 

Harremanetarako
Asteazkenetan irratian (gaztetxean) egiten den bilerara joan daiteke. Bestela, garraxi@sindomino.net e-posta bidez.