Moonsters party familiarteko musikalaren emanaldi bikoitza izanen da etzi Altsasun. Abandonaturik dagoen luxuzko etxe bat da Moonster nesken bilgunea. Han hiru lagun gotikoek ametsak eta kantuak partekatzen dituzte Kalabazen eta buruhezurren festa prestatzen duten bitartean. Baina etxean ez daude bakarrik, beste bi neska hiruko baten kontra aritu nahi dute, munstro ezberdin bat maite duelako. Baina hirukoak, Krapy magoaren laguntza izanen dute.
Laguntasun eta maitasun istorioa da 10 artistek taularatuko dutena, estetikoki oso zaindua. Musikari dagokionez, Grease, Glee eta Romeo eta Julietaren moduko abesti ezagunek osatzen dute errepertorioa, Taylor Swift edo One Direction-en kutsua duten rock, funky, soul eta balada erritmoez jantziak.