Trasteandoren herri kantu

Guaixe 2014ko abenduaren 26a

Larunbatean, 19:30ean eta 22:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean

Kontzertu bikoitza eskainiko Trasteandok larunbatean. Altsasuko musika taldeak musikaren gizarte dimentsioa aldarrikatzen du. Horregatik jendea pozteko, joan den astean Altsasuko Aita Barandiaran adinduen egoitzan eta Josefina Arregi klinikan aritu ziren. Musika jendea laguntzeko balio duela pentsatzen du ere Trasteandok, horregatik, eguberrietan elkartasun kontzertuak ematen dituzte. Aurten Nafarroako Elikagai Bankuarendako izanen da sarreretatik ateratako diru guztia. 

Aurtengo emanaldiaren berezitasunetako bat da Unescok 2003tik babestutako ondare ez-materiala diren kantu adierazpenak emanen dituela Trasteandok: rantxerak, fadoa, flamenkoa, Peruko balsa, Kolonbiako doinuak… Haiekin batera euskarazko kantuak eta Altsasuko herri kantak II diskoan jasotako beste batzuk ere. Trasteandok eszenatokian Josetxo Lumbreras (perkusioa), Javier Herrero (perkusioa), Jorge Cordon (teklatua), Leire Aiestaran (akordeoia), Javier Martinez (tronpeta) eta Jesus Irisarri (tronboia) izanen ditu laguntzaile. Maria Eskisabel izanen da aurkezlea. 

Urteurrena
Bederatzi aldiz emanen du Trasteandok eguberri kontzertua. Heldu den urtean hamarkada bat beteko du taldeak eta urteurrena bizpahiru kontzertu berezirekin ospatuko du. Lehena ilbeltzaren 24an izanen da, Sacalfi talde iruindarrarekin izanen da.