Dantzaleku-Sakanak eta Sakana Triatloi Taldeak Altsasun antolatutako 36. San Silbestreak- Mario Memorialak errekor guztiak gainditu zituen. Erronka 500 parte hartzaileen kopurua gainditzea zen, eta oso goitik gainditu zen, 667 korrikalari animatu baitziren urtea Altsasun korrikan despeditzera. 516 proba nagusian (4,7 km) aritu ziren, eta 151 kategoria txikietan. Proban Paris 365 jantoki sozialarendako elikagaiak bildu ziren.
Hiriberriko Ibai Huarte izan zen azkarrena (14:46), Sergio Garcia de Eulate (14:50) eta Javi Morenoren (14:54) aurretik. Emakumezkoetan Izaskun Beunza (17:19), Maite Beregaña (17:51) eta Erkuden San Martin (19:02) gailendu ziren.
Olaztin San Silbestrearen 13. edizioa jokatu zen, giro onean, 4 kategoriatan: txikiak, 7 urtera artekoak, 8-11 urte bitartekoak, 12-15 urte artekoak eta helduak (5 km).
Altsasuko sailkapena
www.dantzalekusakana.com