Sociedad Deportiva Alsasuak antolatuta, 65 txirrindularik eman zuten izena urteko azken egunean Altsasutik Urbasako portura txirrindulan igotzeko gonbitean, baina 100 inguru igo ziren. Azkarrenak Ion Zeberio Morras eta Patxi Cia Apestegia izan ziren. Urbasan salda beroa dastatu zuten guztiek eta jaisterakoan, Sociedad Deportivaren egoitzan kamiseta jaso zuten denok.