Altsasuko Udalaren Atabo-Altsasu enpresa publikoak egindako deialdiaren arabera, Dantzalekuko ostalaritza zerbitzua kudeatzeaz aparte, igerilekua, futbol zelaia, atletismo pista, aldagelak eta Usolarraingo aisialdi gunearen mantenuaz eta garbiketaz arduratu beharko da hura hartzen duenak. Interesatuek eskaerak hilaren 26ra arte egin dezakete. Zerbitzu hori urte baterako eman nahi du udalak, hirura luzatu daitekeena. Urteko 31.200 euro ordainduko dio, 2.600 hilero, beti ere fakturak erakutsita.