Hiru udaltzain kontratatzeko oposizioa

Guaixe 2015eko urtarrilaren 12a

Altsasuko Udalak hiru udal agente kontratatzeko oposizio deialdia egin du. Lanpostu horietako bat txanda irekikoa izanen da. Hau da, edozein herritar aurkezteko aukera izanen du. Gainontzeko biak, berriz, igoera txandako lanpostuak dira. Azken horietan Nafarroako Administrazio Publikoko langileek izanen dute aurkezteko aukera. Interesatuek euren eskaerak udalean aurkezteko 30 eguneko epea dute bihartik aurrera.

Gaur egun Altsasuko Udaltzaingoa bost kidek osatzen dute: bi kabok, agente bat eta bi laguntzailek. Azken biak kontratatuak dira. Heldu den urte erdialdera plaza duenetako bat jubilatu eginen da. Udalaren asmoa hutsik gelditu diren plazak pixkanaka betetzea da. Udaltzaingoan nahikoa langile ez zeudela iritzita, Altsasuko Udalak  2007ko martxoaren hasieratik udaltzainek gaueko txanda egiteari uztea erabaki zuten. Haien ordez Foruzaingoa aritzen da. Hala, gaur egun goiz eta arratsaldeko txandak egiten dituzte astegunetan eta goizekoa asteburutan.