Gaita-danborra ikastaroa

Guaixe 2015eko urtarrilaren 14a

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolak gaita-danborra ikastaroa antolatu du. Otsailean hasi eta maiatza bitartean iraunen du. Astean ordu beteko saioak izanen dira, gehienez ere lau ikaslerendako. Haiek soilik danbor makilak eraman beharko dituzte. Izen ematea ilbeltzaren 23ra arte zabalik dago. Interesatuek 948 564  581 telefonora hots egin dezakete.