Haize Berriak bandaren film laburra

Guaixe 2015eko urtarrilaren 15a

Joseba Salegi eta lantaldea lanean.

Joseba Salegik zuzenduta, ilbeltzaren 2aren eta 5aren artean filmatu zen.

Haize Berriak bandak udaberrian ibarreko musikari bat omentzeko asmoa du. Emanaldi horren osagarri izanen den film laburra hilaren hasieran filmatu du, Joseba Salegi zinema zuzendari altsasuarraren esanetara. Iortia kultur etxea, haren aurreko aldea eta Uharte Arakil izan dira film laburrerako lokalizazioak. Bandako kideekin batera Altsasun berezko diren makina bat elementu jasotzen dira Zatoz, agur film laburrean.