Alonso Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusi

Guaixe 2015eko urtarrilaren 15a

Francisco Javier Guerrico altsasuarra Podemos-Ahal Duguko Iruñeko Hiritar Kontseiluko kidea hautatu dute

Podemos-Ahal Dugu alderdiak Nafarroako 15 herritako idazkari nagusiak hautatu ditu. Altsasuko Podemos-Ahal Dugu taldeko idazkari nagusia Virginia Alonso Aparicio izanen da. 11 altsasuarrek aprte hartu zuten hautaketa prozesuan, eta horietako zazpik Alonsoren alde egin zuten. Bestalde, Iruñeko Podemos-Ahal Dugu taldeko idazkari nagusia Oscar Fresan izanen da (286 boto). Bere alboan Hiritar Kontseilua izanen da lanean, 11 kidez osatutako organoa. Hiritar Kontseiluko kideen artean dago Francisco Javier Guerrico altsasuarra, 181 botorekin.