Nortzuk dira Sakanako pilotari onenak?

Guaixe 2015eko urtarrilaren 16a

Sakanako Pilota Txapelketaren finalak jokatuko dira bihar, larunbatean, Arbizun eta Lakuntzan

Pilotak badu harrobia gurean. Horretarako lan handia egiten dute Sakanako pilota klubek. Pilotarien lana sustatzeko, aurten Sakanako Pilota Txapelketaren 27. edizioa jokatu da. Adin guztietako 100 pilotari baino gehiago lehiatu dira, txikietatik hasita nagusienera arte. Txapelketan parte hartu duten klubak Olaztiko Sutegi, Etxarri Aranazko Gure Pilota, Altsasuko Pilotajauku, Arbizuko Aldabide eta Lakuntzako kluba izan dira. Ia larunbatero izan dituzte partidak. Orain, pilotari onenak nortzuk izan diren jakiteko ordua da, 27. Sakanako Pilota Txapelketaren finalak jokatuko baitira bihar, larunbatean, Arbizun (16:30ean) eta San Saastin festetan murgilduko den Lakuntzan (17:30ean).

27. Sakanako Pilota Txapelketa (larunbatean)
Arbizun (16:30ean):
Umeak 1: Unax-Iker (Gure-Pilota) / Imaz-Lakuntza (Aldabide)
Kimuak 1: Gabirondo-Imaz (Pilotajauku) / Imaz-Gorrotxategi (Aldabide)
Haurrak 2: Lopez de Zubiria-Senar (Gure-Pilota) / Barranco-Inhar (Gure-Pilota)
Haurrak 1: Jaka-Gamboa (Gure-Pilota) / Mentxaka-Gonzalez (Sutegi)
Kadeteak: Olaetxea-Goikoetxea (Aldabide) / Petriati-Galartza (Aldabide)

Lakuntzan (17:30ean)
Txikiak: Bakaikoa-Zabala (Lakuntza) / Egoi-Aitor (Sutegi)
Umeak 2: Senar-Cocera (Lakuntza) / Eneko-Aitor (Sutegi)
Kimuak 2: Arraiza-Ondarra (Lakuntza) / Altzelai-Palomares (Gure-Pilota)
Gazteak (lau t´erdian): Grados (Pilotajauku) / Arbizu (Pilotajauku)
Nagusiak: Arruti-Agirre (Aldabide) / Jokin-Julen (Sutegi)