9. jardunaldia jokoan Kimuen Futbol 8 Topaketetan

Guaixe 2015eko urtarrilaren 17a

Igandean, Altsasuko Dantzalekun

Mank-ek antolatutako Sakanako Kimuen Futbol 8 Topaketetako lehen itzuliko 9. jardunaldia jokatuko da igandean Altsasuko Dantzalekun. 10 talde lehiatzen ari dira txapelketa moduan jokatzen den topaketan. Helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea da, eta horregatik ez da sailkapenik egiten.

9. jardunaldia (igandean, Altsasuko Dantzalekun)
10:30ean: Txartel – Urdiain
11:30ean: Kaixo – Dantzaleku
11:30ean: Arbizu – Tipi Tapa
12:30ean: Sayas – Sutegi
Mediolanum – Lagun Artea (aurreko asteburuan jokatu zen)