Nafarroako Trikiti Elkarteko kideek larunbateko Altsasuko jaialdia eta gero, zorion deiak jaso dituzte telefonoz. Antolakuntzan buru-belarri ibili den Patxi Agirrek esan digunez, “primeran, ezin hobeto atera zen. Jendea gustura gelditu zen”. Jaialdian parte hartutako trikitilariek emandako “maila izugarria” nabarmendu digu Agirrek: “pieza ezagunen moldaketa berriak, jaialdirako propio sortutakoak… zaila izanen da hurrengoetan mailari eustea”.
Izan ere, elkartean ez dute gaizki ikusi San Anton egunaren bueltan trikiti jaialdi bat antolatzea (Azpeitian San Jose egunean eta lastailaren 15aren bueltan Oñatin). Tokia zein izanen den erabakitzeko dute oraindik, nahiz eta Altsasun gelditzeko eskaera dagoeneko egina dieten. Nafarroako Trikiti Jaialdiaren jarraipena bera, instrumentuak gure herrialdean egin duen beste mugarri bat izanen da, aurkezpenean elkarteko kide Martxel Ansak nabarmendu zuenez.