Sacalfi eta Trasteando, larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean
Trasteando musika taldeak aurten 10 urte betetzen dituela eta, zenbait ekitaldi berezi antolatu nahi ditu efemeridea ospatzeko. Hobekien dakitena eginez ospatu nahi dute hamarkada, musikarekin. Biharko Iruñeko Sacalfi taldea gonbidatu dute. Sakandarrak anfitrioi onen moduan, sarrera gisa kantu batzuk eskainiko dituzte, bisitarien kontzertuari txanda emateko.
Hainbat taldetan aritutako musikariek osatu zuten 2005ean Sacalfi taldea. Boleroek eta musika latinoak batu zituen. Urtetan landutako errepertorio pertsonala dute, erritmo kutsakorrez, armonia aski ikasiez eta berezko izaera duten melodiez osatuta. Biharko emanaldian haien Hego Amerikako eta hispaniar errepertorio zabalaren erakustaldia eginen dute. Kontzertua bi taldeek elkarrekin eskainitako kantuekin despedituko da.