Sakanako Saskibaloi Topaketak. 2. Jardunaldia
Igandean, 11:00etan, Zelandin
11:00etan: A.Basurdeak – E. Arranoak
12:00etan: E.Lehoiak – A.Oreinak
(I.Amuarrainak atseden)
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako II. Saskibaloi Topaketak antolatu ditu, hainbat laguntzailerekin batera -Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasuko Udalak, Altsasu eta Irurtzungo Saskibaloi Taldeak eta Andra Mari ikastola-. Aipatu topaketetan premini mailako taldeak ariko dira, 8 urtetik 10 urtera bitarteko neska-mutikoak, Altsasuko Saskibaloi Taldekoak, Irurtzungo Saskibaloi Taldekoak eta Andra Mari ikastolako Saskibaloi Taldekoak. Helburua saskibaloia sustatzea eta Sakanako talde eta neska-mutikoen arteko harremana bulkatzea da. Ez da txapelketa lehiakorra, eta horregatik ez da sailkapenik eginen.
Aurten nobedadeak izan dira. Topaketak, berez, azaroan hasi ziren, baina azaroan eta abenduan ez dira taldeka lehiatu. Herri edo klub guztietako jokalariak nahasita aritzen ziren. Aldiz, ilbeltzetik aurrera, bakoitza bere talde edo klubarekin lehiatuko da. Guztira 5 talde lehiatuko dira: I.Amurrainak, E.Lehoiak, A. Oreinak, E. Arranoak eta A Basurdeak. Partidak igandetan jokatzen dira, Altsasuko Zelandi kiroldegian, Etxarri Aranazko San Donato ikastetxeko pilotalekuan edo Irurtzungo kiroldegian. Zelandin jokatzen direnean bi partidak batera jokatzen dira, goizeko 11:00etan. Aldiz, Etxarri Aranatzen eta Irurtzunen bata bestearen atzetik jokatuko dira, goizeko 11:00etan eta 12:00etan.
Egutegia
Klub edo taldeen arteko txapelketa honetan guztira 5 jardunaldi jokatuko dira, martxoaren 8raino. Ondoren, martxoaren 29an, 3x3 Saskibaloi Txapelketa abiatuko da. Guztira 4 jardunaldi jokatuko dira 3x3 Txapelketan.