Kinten bazkariak udal azpiegituretan egiteko aukera

Guaixe 2015eko urtarrilaren 26a

Eskaerak ostiraleko 14:00ak arte egin daitezke Iortia kultur gunean.

Santa Ageda ospakizunak direla eta kinta bakoitza bazkaltzera elkartzen da. Bazkariak herrian egin daitezen eta festa indartzeko, Altsasuko Udalak kintadei udal azpiegiturak eskaini die, otsailaren 7ko bazkaria haietan egiteko. Intesesa duten kintek Iortia kulturgunean izena eman beharko dute urtarrilaren 30ko 14:00ak baino lehen.