Iganderako elurra eta eguraldi txarra egingo zuela aurreikusten zenez, atzo Altsasuko Dantzaleku futbol zelaian jokatzekoa zen Sakanako Kimuen Futbol 8ko 11. jardunaldia atzeratzea erabaki zen. Aipatu jardunaldia maiatzan jokatuko da. Asteburu honetan ere ez da jardunaldirik jokatuko, Santa Ageda ospakizunak direlako.