Erabileraren poderioz hondatua zegoen haurren jolas parkea kendu egin du Altsasuko Udalak. Aste honetan berria jartzeko asmoa du, beti ere eguraldiak laguntzen badu. Lanak despeditu ondoren haurrendako jolastoki berriak kautxozko zoru berria, bi txirrista, rokodromoa, sokaz egindako eskaladarako sarea, uztai jokoa eta bi zabu izanen ditu, besteak beste.
Lanek 22.632 euroko aurrekontua dute eta udalari hura estaltzen La Caixaren gizarte ekintzak lagundu dio, 7.000 euroko diru-laguntza emanez. Altsasuko bulegoko Javier Pablo Leon (zuzendaria) eta Manoli Cantero (langilea) Garazi Urrestarazu alkatearekin eta Unai Hualde zinegotziarekin eguberritan izan ziren eskolan berritu beharreko azpiegitura ikusten. Haur jolas parke berriari hamarkada bateko bizia aurreikusi diote.
Palestinako eskola
Altsasuko Udalak 3.000 euro bideratu ditu gizarte lankidetzarako proiektuko diru-sailetik Palestinako eskola baterako.