Aurten 25 urte beteko ditu gaztetxeak eta, hori dela eta, Altsasuko Gazte Asanbladak hainbat ekitaldi iragarri ditu aurtengorako. Lehena, gaur Porrotx pailazoak gaztetxera eginen duen bisita. Bihurrikeriak, muxuak eta txokolate jatea iragarri ditu AGAk. Sarrera doan izanen da.