Altsasuko Koxka taberna areto futbol taldeak Areto Futboleko Kluben Espainiako Txapelketa irabazi zuen ekaina bukaeran, Valladolideko Panificadora taldea 4-1 menpean hartuta. Estatuko txapelduna izanik, maiatzaren 4tik 9ra Lloret de Marren jokatuko den Europako txapelketan aritzeko gonbitea jaso zuen. Lehiaketa prestatzeko Xota Gurpearen kontra lehiatu ziren eta nahiz eta nahiz eta 5-1 galdu, itxura ona eman zuten.