Ollo Geroa Baiko koordinatzaile berria

Guaixe 2015ko ots. 5a, 11:35

Geroa Baik Altsasuko herri-guneko koordinatzaile berria Javier Ollo Martinez dela asteartean jakinarazi zuen. Altsasuko abokatu gazteak Unai Hualderi hartu dio lekukoa. Ollok, herrigunea osatzen duten gainontzeko koalizio kideekin batera, Altsasuko gai edo gai orokor interesgarriak aztertu, eztabaidatu, landu eta bateratzea izanen ditu eginkizun. Baita, besteak beste, koalizioaren herriko hautetsiak sostengatzea edota Geroa Baiko Kontseilu Nagusiak edo Batzorde Iraunkorrak kontsultatzen dizkieten kontuen gainean eztabaidatu eta erabakiak hartzea ere.