Tarima Beltza Mendillorrin

Guaixe 2015eko otsailaren 6a

Altsasuko antzerki taldea gaur, 19:30ean, Mendillorrin izanen da. Tarima Beltzak bere azken proiektua, Nunca fuimos heroes antzezlana eskainiko du. Nafarroako Antzerki Programaren barruan, obra bera Lizarran (apirilean), Deikaztelun (garagarrilean) eta Allon (irailean). Aldi berean, Tarima Beltzako kideak maiatzean Altsasun izanen den antzerki amateurreko bosgarren zikloa prestatzen buru-belarri ari dira.