Sakanako turismo eragileak biltzen dituen Bidelagun elkarteak jakinarazi digunez, hurrengo asteetan ibarreko lau herritan turismoaren inguruko topaketa txiki bana egiteko asmoa du. Topaketak “turismoaren inguruan jarduten duten norbanako eta enpresak beraien artean ezagutzea” du helburu. Baita Bidelagun elkartea ezagutaraztea eta ibarreko turismo eta kultur ekimen ezberdinak ezagutaraztea” ere.
Horregatik, Bidelagun elkarteak topaketa horietara ostalaritza, landetxe, artisau edota turismo arloarekin harremana izan dezaketen sektore guztietako pertsonei gonbitea luzatu die. “Bisitariei Sakanan dauden aukera ezberdinak ezagutaraztea eta haien egonaldia gogoangarria bihurtzen lagundu nahi duten guztiei zuzenduak daude topaketa txiki hauek”, zehaztu digute. Aurreneko topaketa astelehenean eginen dute, Altsasun. 17:00etan dago hitzordua jarrita, Basoko Mari artisautza gunean (Gartzia Ximenez, 44).
Informazio gehiago:
680 532 232 (Alfonso) eta 650 863 036 (Bea)