Bidelagun elkarteak deituta turismoarekin zerikusia duten eragileak elkartzeko deialdia zegoen egina atzo arratsalderako. Hogei bat pertsona elkartu ziren Altsasuko Basoko Mari gunean. Haien artean landa-etxeetako jabeak, ostalaritzan aritzen direnak, artisauak, ekoizleak eta beste izan ziren. Basoko Marik Altsasuko Gartzia Ximenez kalean duen artisau eskaintza zabala eta turismo informazio gune gisa egiten duen lana ezagutzeko aukera izan zuten bildutakoek. Aldi berean, artisauen eta ekoizleen berri ere izan zuten.
Sakanako turismoko eragileei bertako turismo baliabideak ezagutarazteko antolatu zen atzoko topaketa. Ibarra bisitatzen duten pertsonen egonaldiak aberasteko eta Sakanan eragina izan dezaten. Sakanako Garapen Agentziako Iker Manterolak jakinarazi digunez, ibarrean barna beste hiru topaketa egiteko asmoa dute. Antza, guztiak martxan dauden turismoa eragileen egoitzetan, sektoreak bertatik bertara ezagut ditzan.